[2009-07-01] Azken aste honetako operazio polizialaren nondik norakoak aztertzeko tenorean, argia da ez dela eraso isolatua izan. Frantziar zein espainiar estatuek kolpez-kolpe Euskal Herria marrazten dihardute, atxiloketa, mehatxu, espetxeratze guzti hauen jo puntuan euskal gazteria ezarriaz.
Gasteizen, Oarsoaldean, Iruñerrian edo Baionan, independentziaren aldeko gazteria militantea kolpatua da egun helburu argiarekin gainera: herri hau askapenera daraman borroka oztopatzea eta gazte belaunaldi berriak lotuko dituen katea etetea.
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Segi Europar Batasunako erakunde terroristen zerrendatik kendu beharko luketela aldarrikatu dute Finlandiako gazte ezkertiarrek.
Finlandiako gazte ezkertiarren oharra:
SEGI should be removed from the EU's list of terrorist organizations
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
[2009-06-11] Estatuen gerra estrategiaren aurrean gazteok eta herritarrok kalera ateratzeko unea da. Larunbatean denak Donostiara!
Euskal gazteok, belaunaldiz belaunaldi estatuen errepresioaren aurpegi guztiak ezagutzera kondenatu gaituzte, hedabideen intoxikazioa bezala, tortura bortitzenak jasanarazi dizkigute. Ezarritako bizi eredua onartzen ez dugunontzat, eguneroko ogia bilakatu da kolore guztietako txakurren jazarpena. Terroristak garela diote, beraz, gure kontra denak balio du.
|
|
Gehiago irakurri...
|
[2009-06-04] "Kaiolatik At! 2008 Urtekaria" DVDa sarean dago ikusgai oso-osorik!!! DVDa bera ohiko lekuetan egongo da aurki salgai, baina bitartean nahi duen orok irudi gutziak ikusi eta deskargatzeko aukera dauka gaurtik aurrera!
Kaiolatik At! 2008 Urtekaria / 2008ko errepasoa
Deskargatu: mp4 / flv (eskubiko botoiaz "gorde lotura honela")
Ikusi: mp4
Bideoak mp4 formatoan hemen baino hobeto ikusten dira,
hauek deskargatu ostean ordenagailuan ikusteko VLC programa deskargatu dezakezue
Kaiolatik At! 2008 Urtekaria / DVD menu nagusia
DVD honek menu nagusi bat du eta bertan 2008ko errepaso orokorra egiten duen bideoa ikusteko aukera dago lehenbizi (jarraian ikusgai). Bideo honek Gazteria independentistak eginiko dinamika eta ekimen ugari biltzen ditu, baina egunerokotasunean herriz-herri eginiko dozenaka ekimen kanpoan geratu dira tamalez. Lan hau Independentzia eta Sozialismoaren alde dagoen gazteriaren indarra, konpromezua eta alaitasuna erakusteko izan dadin ikusi, eta zabaldu lau haizeetara!!!
DVDaren beste 2 atalak:
Kaiolatik At! 2008 Urtekaria / Gazte Topagunea'08 Lezo Bideoak ikusi
GT'08k bere menu propioa dauka DVDaren barruan, eta bertan Topaguneko bideo nagusia egotez gain beste zenbait bitxikeri eta irudi daude, Hesianek topaguneko abestia estudioan grabatzen ikusi daiteke, karpa erraldoia nola montatu genuen eta baita kontzertu gehienak ere. Atal hau borobiltzeko topaguneko Spota eta honen aurrerapen gisa eginiko bideo laburra ikusi daitezke.
Kaiolatik At! 2008 Urtekaria / Urriak 25 Independentzia eguna Hernanin Bideoak ikusi
Atal honetan eguneko irudi desberdinak ditugu ikusgai. Uda osoan zehar herriz-herri burutu zen sokatira txapelketaren finala, iluntzean egindako manifestazioa eta karpan eginiko kontzertuak modu laburrean ikusi ditzakegu. Amaitzeko eguneko argazkiekin osatutako bideotxo bat ere biltzen da DVDan eta txoko honetan
|
|
|
|
|
|
|
Orria 1 Zenbatetik 11 |